BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Hurrengo Partidua

МультиВход
 

Gazte jendeak harreman handia izan ohi du kirol munduarekin, eta alor hori erreferentziazkoa gertatzen da balioak helarazi eta zabaltzeko. Eta kirolaren barruan, futbola dugu, orain ere, jendartean eragin eta hedadura handienekoa.

Alabaina, gaur egun nagusi den kirol-ereduan, onartezintzat jo daitezkeen jokamoldeak azaltzen dira etengabe.

Kirolak bereganatu dituen garrantzi, zabalkunde eta lehiakortasun gero eta handiagoek jokatzeko modua gaiztotu dute elkarbizitzaren kaltetan, garaipena eta arrakasta lehenesten baitira oroz gain. Sarri askotan, helduen kirola eredutzat hartzen da, eskola kirolaren oinarritzat, eta haren bitartez zabaltzen diren zenbait jokabide ez dira, inola ere ez, nahi eta beharko genituzkeenak.

Hala, nahiz eta futbolak gazteen artean balio positiboak garatzeko esparrua izan beharko lukeen, ezin da ukatu sarritan ez direla balio horiek zabaltzen; aitzitik,jokamolde baztertzaileak, homofoboak, errespetu eta tolerantziarik gabekoak sustatzen dira, edo ez zaie kontra egiten.

Bestelako esparru publiko askotan badira pertsona gay, lesbiana edo transexual ezagunak, baina futbolean oso finkatuta dago tabua, eta oso futbol jokalari gutxik –bat bera ere ez esatearren– jakinarazi dute jendaurrean homosexualak direla.

Gure ustez, sexu aniztasunarekiko errespetua sustatzeko, errazenetik hasi beharra dago, hizkeratik. Irainik gabeko hizkera errespetuzkoa nahi dugu, eta lortuko badugu, taldean, denok batera lan eginez izango da.

Kanpaina honek garrantzi handia du kirol esparruan, zenbait arrazoirengatik:

  • 1. Homofobia nabarmenen agertzen den esparruetako bat delako, jendartean eta lege alorrean egindako aurrerapenak gorabehera. Kirolaren munduan, eta bereziki futbolean, aurreiritzi asko daude sexu-aniztasunaz eta genero-identitateaz.
  • 2. Esparru honek eragin handia duelako bai kirola egiten duten gazteengan baita ikustera joaten diren pertsonengan ere, eta uste dugu jardun horretan errespetua, berdintasuna eta talde lanaren balioak nagusitu behar direla, eta aldi berean baztertu errespetu eza adierazten duen jarrera oro, esaterako, jokamolde edo esamolde homofoboak.
  • 3. Nagusiki gazteei eskainitako esparrua izaki, garrantzitsua delako helduek ere (aita-amek, neba-arrebek, entrenatzaileek, lagunek, zaleek…) aniztasuna errespetatzea eta horretan eredugarri izatea.

Horregatik guztiagatik, Futbolean denok bat, homofobia jokoz kanpo uzteko.

http://www.aldarte.org/

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

 

 

 

 

Hirugarren Maila
Real Sociedad 2:0 Bermeo
Erregional Lehenengo Maila
Bermeo B 4:2 Plentzia
Jubenil Lehentasun Maila
Indautxu 2:6 Jubenil A
Jubenil Bigarren Maila
Lemoa Berri 4:1 Jubenil B
Emakumeak Lurralde Maila
Berrio Otxoa 1:4 Emakumeak
Kadetea Ohorezko Maila
Kadete A  4:3  Galdakao
Kadetea Bigarren Maila
Astiene 3:2 Kadete B
Infantil 03 - Liga R
Infantil 03A 3:2 Union Sport
 Infantil 03- Liga B
Infantil 03B 6:1 Peña
Infantil 04 - Liga A
Ermua -:- Infantil 04A
 Infantil 04- Liga B
Infantil 04B 1:2 Galdakao
Alevin 05 - Liga A  
 Gatika -:- Alevin 05A
Alevin 05 - Liga B
 Artibai 1:5 Alevin 05B
Alevin 05 - Liga D
    Alevin 05C
Alevin 06 - Liga B
Kurutziaga 4:7 Alevin 06A
Alevin 06 - Liga B
Alevin 06B 6:0 San Fidel
Benjamin 07 - Liga B
Urdaneta 5:2 Benjamin 07A
Benjamin 07 - Liga B
Maristas 0:10 Benjamin 07B
Benjamin 08 - Liga B
Benjamin 08A 11:0 Elorrio
Benjamin 08 - Liga D
Benjamin 08B 2:1 Askartza
   Alde       Golak     Kontra