BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Hurrengo Partidua

МультиВход
 

Kadeteak ohorezko mailara igotzea lortu zuen larunbatean Pentan Zalla-ri 3-1 irabazi ondoren. Lehen partea markagailuan berdinketagaz amaitu zen.

Bermeo-k Zalla menderatu zuen lehen partean baina 20 minutu arte ez zuen markagailuan aurreratzea lortu. Asier-ek korner baten buruz markatu zuen lehen gola, baina 10 minutu geroago Zalla-k berdintzea lortu zuen kontra azkar batean.

Bigarren partean Bermeo oso gogor irten zen partiduaren bila, aukera asko sortu zituen eta 50 minutuan berriro Asier-ek buruz Bermeo aurreratzea lortu zuen. Zalla-k lerroak ireki zuen berdinketa bilatzen saiatuz eta etxeko taldeak hirugarrena bilatu zuen kontraerasora. Asier-ek bere partiduko hirugarren gola markatzea lortu zuen berriro jokaldi azkar batean.

Emaitza honegaz Kadeteak ohorezko mailara igotzea lortzen zuen. Hurrengo jardunaldian denboraldiko azken partidua jolastuko dau Lauro-ren aurka betebeharrak eginda. Kadetea zoriontzen dugu igoeragatik eta egindako denboraldi handiagatik.

 


 

Partekatu mezu hau

Submit to DeliciousSubmit to DiggSubmit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Babesleak

Azken Emaitzak