BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Hurrengo Partidua

Bermeo Futbol Taldeak bere himnoa berreskuratu du. 1965 urtean osatu zuen ereserkia Jose Antonio Egia musiko eta konpositoreak.

Bere jaiotzaren mendeurreko ospakizunetan, Ekainaren 17an Artza Frontoian Bermeoko Abesbatzak berriro abeztu eta grabatu du  gure himnoa.

José Antonio Egia, Balmasedan jaio zen 1917. urtean. Musika ikasketak, haurtzaroan hasi eta laister Balmasedako musika bandako saxofoi-jolea izatera heldu zen.Beranduago eta lehenengo aldiz, San Andrés Batailoiko bandaren kide legez heldu zen Bermeora. Garai hontan, herriz herri egiten ari ziren ibilbide haien artean konposizio ugari sortu zituen batez ere erligio kantak.Arrasateko Santa Ageda erietxeko musika bandako organo-jole eta zuzendari aritu zen. Aldi honetan, besteak beste, “Inviolata” konposatu zuen.1945ean Bermeoko Santa Eufemia elizako organo-jole moduan itzuli zen. Lan honekin batera, sopranoen korua, ostean emakumeen korua eta geroxeago arrantzaleen koru bat sortu zituen. Azken hau, ezin izango zuen aurrera eraman, gizon hauek aldi luzeetan itsasora joan beharra zutelako. Hau dela eta, beste koralista batzuk bilatu behar izan ziren, baina oraingo honetan herritarrak.

1953an Palentziara joan zen San Joan Jainkoaren erligioso izateko ikasten ari ziren gazteen musika irakasle eta organo-jole bezala aritzeko. 1955ean Bermeora bueltatu eta aspaldiko eginkizun berberataz arduratu zen. Aldi berean, Bermeoko Abesbatzaren zuzendari eta bertoko kideen musika irakasle izan zen

Herriko Lagunak txistulari ikastegia sortu zuen. Parte hartzeko eskariak gora egin eta guztiei erantzuna eman ahal izateko boluntarioak eskatu behar izan zuen.Instrumenturen bat jotzen edo solfeoa ikasi nahi zutenei borondate osoz irakatsi zien beti. Bizitza osoan zehar, musika zabaltzea izan zen bere helburu nagusia, batez ere, edonork musika tresna bat jotzen edota kantatzen ikasi eta gozatzea. Horregaitik handik urte batzuetara, gazteen musika banda bat sortzeko ilusioa izan zuen.

Gure herrian izan zuen jarduera luze eta garrantzitsua omentzeko asmoz, herriko musika etxeak bere izena darama.Egiaren senideek emozio osoz eskertzen dute Bermeoko herriak horrenbeste maite izan zuen musikariarekiko begirune hau. Era berean, abesbatzeko kideek erakutsitako maitasuna betirako izango dute oroitzapenean, bere omenez iluntzean abeslari haiek egindako errondak gogoratzerakoan. www.bermeokoabesbatza.com

Partekatu mezu hau

Submit to DeliciousSubmit to DiggSubmit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

 

 

 

      

 

 

Hirugarren Maila
Bermeo 1:2 Somorrostro
Erregional Lehenengo Maila
Bermeo B 4:1 Montefuerte
Jubenil Lehentasun Maila
Otxarkoaga 1:1 Jubenil A
Jubenil Bigarren Maila
Jubenil B 6:1 Arripu
Emakumeak Lurralde Maila
Bizkerre 8:2 Emakumeak
Kadetea Ohorezko Maila
Kadete A 1:0 Astrabuduako
Kadetea Bigarren Maila
Gorbeiako 3:3 Kadete B
Kadetea Bigarren Maila
Kadete C 2:1 Betiermu
Infantil 04 - Liga R
Mungia 2:2 Infantil 04A
 Infantil 04- Liga B
Infantil 04B 0:3 Larramendi
Infantil 05 - Liga R
Infantil 05A 0:2 Lemoa H.
 Infantil 05- Liga A
Infantil 05B 2:4 Txurdinaga
 Infantil 05- Liga B
Infantil 05C 5:3 Getxo
Alevin 06 - Liga R 
Alevin 06A 2:6 Arenas
Alevin 06 - Liga A
Alevin 06B 2:3 Elorrieta
Alevin 07 - Liga A
Alevin 07A 3:7 Lemoa H.
Alevin 07 - Liga B
Gatika 3:8 Alevin 07B
Benjamin 08 - Liga A
Benjamin 08A 6:2 Getxo
Benjamin 08 - Liga B
Munabe 5:5 Benjamin 08B
Benjamin 09 - Liga B
Gaztelueta 1:7 Benjamin 09A