BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Hurrengo Partidua

Zapatu arratsaldeak oso ondo ezagutzen ziren bi talderen indarrak neurtzen ebazan Pentan. Planteamendu taktiko antzerakoak erabili ebezan bi taldeek, baina ez zan bardina bi taldeen helburua.

Hasieratik Urbietak argi itzi eban bere zelaian itxarongo ebala Bermeo, honen lepoak eta akatsak aprobetxatu nahian. Lehen zatia Bermiotarrentzat izan zan, non jokoa sortzen saiatzen zan, eta nahiz eta gernikarrek pasabideak ondo zarratu, beti bilatzen eben Txo-ek min emoteko zirrikituren bat. Halako batean , "gorriak" aurreratu ziran, falta jaurtiketa bikain baten ondorioz.

Baina aurtengo hutsunetako bat bermiotarrei aldeko emaitzak oso gitxi irauten deutseela , eta teoria honek konfirmazioa izan eban oraingoan ere, zeren eta aldeko korner batetik etorri zan "forudunen" bardinketa, non magistralki aurrera eroandako kontra bategaz neutralizatu  baieben aldea.

Bigarren zatian , ordea, gernikarrek aurrera pausu bat emon eben, eta baloi luzeen bidez, aukerak sortzen hasi ziran. Honeri, gaineratu behar jako geure atezainak jasotako eta ez zigortutako "plantxa" batek, bere iharduera kolokan jartzera eroan eban, halan eta ere, zorionez, partida amaitzeko eta merituzko geldialdiak egiteko beta ere izan ebazan, taldeari puntuak gehitzen jarraitzeko aukera emanez. Orokorrean emaitza justua Pentan, bi taldeek partida eroateko aukerak izan baiebezan.

Hurrengo zapatuan, Berriatukoren aurkako partidak esango du Bermiotarrek seigarren partida bat puntuak lortzen jarraituko dauan ala ez. Eutsi!!

Partekatu mezu hau

Submit to DeliciousSubmit to DiggSubmit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

 

 

 

      

 

 

Hirugarren Maila
Bermeo 2:2 Lagun Onak
Erregional Lehenengo Maila
Artibai 0:3 Bermeo B
Jubenil Lehentasun Maila
Jubenil A 3:2 Galea
Jubenil Bigarren Maila
Ermua 7:4 Jubenil B
Emakumeak Lurralde Maila
Ezkurdi 4:0 Emakumeak
Kadetea Ohorezko Maila
Kadete A  0:1  Urdaneta
Kadetea Bigarren Maila
Amorebieta 1:0 Kadete B
Kadetea Bigarren Maila
Ermua 4:1 Kadete C
Infantil 04 - Liga R
Infantil 04A 3:2 Athletic
 Infantil 04- Liga B
Infantil 04B 3:0 Lauro
Infantil 05 - Liga R
Cultural 2:2 Infantil 05A
 Infantil 05- Liga A
 Montefuerte 10:0 Infantil 05B
 Infantil 05- Liga B
Gernika 6:0 Infantil 05C
Alevin 06 - Liga R 
Getxo 2:5 Alevin 06A
Alevin 06 - Liga A
Alevin 06B 1:6 Loiola
Alevin 07 - Liga A
Alevin 07A 4:10 Arratia
Alevin 07 - Liga B
Alevin 07B 4:0 S. Altube
Benjamin 08 - Liga A
Mungia 2:4 Benjamin 08A
Benjamin 08 - Liga B
Larramendi 6:2 Benjamin 08B
Benjamin 09 - Liga B
Getxo 1:2 Benjamin 09A
Benjamin 09 - Liga D
 Askartza 7:2 Benjamin 09B