BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Hurrengo Partidua

Oraindik ez dago partidurik !!!

Ahalegin eznahikoa urbietan zapatu goizean egin dauana. Bi taldeak jokoa sortzeko ahaleginetan ibili dira lehen zatiaren erdira arte.

Urbieta 3-2 Bemeo B

Hartu emon ugari emon dira, halan eta be, gernikarrek bermeotarren akats bakanak aprobetxatu dabeez. Hiru eta batekoarekin joan dira bi taldeak aldageletara, zelaian ikusten zanarekin zerikusia ez eukan emaitza bategaz. Bigarren zatia osorik bermeotarrentzat izan da, zelaiaren jabe izan dira txo-ak, aukera ugari sortuz.

Emaitzan hurbiltzea lortu dabe gorriek, baina definizio desegokiek eta epailearen partzialitate argiari esker, emaitza hiru eta bikoan geratu da; bermeotarrek askoz gehiago merezi izan dabe partida honetan, eta ez da zilegi estamentu arbitraletik jasotzen dan tratua taldearekiko.

Hau esanda, gure akatsek eroan gaitue partida galtzera eta ez dago aitzakirik, baina bigarren zatiko aurpegia maila handiko futbola sortu dauan talde batena izan da, beraz, pozik eta esperantzadun egiteko arrazoiak daukaguz, hurrengo lehiei aurre egiteko. Eutsi bermeo!

0
0
0
s2smodern

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

 

 

 

      

 

 

Erregional Lehenengo Maila
Montefuerte 2:0 Bermeo B
Kadetea Bigarren Maila
Kadete B 3:0 Gorbeiako
Kadetea Bigarren Maila
Betiermu 2:1 Kadete C
 Infantil 05- Liga B
Infantil 05C 1:2 Baskonia
Alevin 06 - Liga A
Alevin 06B 0:2 Urdaneta