BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Hurrengo Partidua

Oraindik ez dago partidurik !!!

Garaipenaren bidera bueltatu ziran geureak zapatuan Pentako norgehiagokan. Arerioa atzean ebilen klasifikazioan, halan eta be garesti saldu eban larrua Lea-Artibaiko taldeak.

Bermeo B 2-0 Berriatuko

Lehen tarteak oso korapilotsuak izan ziran, talde biak erdigunean nagusitzeko ahaleginetan. Gorritxoek lortu eben bigarren jokaldietan nagusitzea, berauek jokoaren sorkuntzan eraginez; eta honen ondorioz , landutako jokaldi polit baten ondorioz, aurreratu ziran Pentakoak markagailuan . Atsedenaldira joan arte ederto kudeatu eben jokoa bermiotarrek.


Bigarren zatia berritxuarrek lerroak asko aurreratu ebezan, etxekoen baloi urteera eragotziz, halan eta be, bermeotarrek sendo jarraitzen eben, lehen zatiko ildo bardinean jarraituz.
Kanpotarren presioak zirrikituak izten hasi zan, eta etxekoek, zelai erdian berreskuratutako eta maneiatutako baloi bat gol bihurtzea lortu eben, areaz kanpotik egindako jaurtiketa baten ondorioz.
Arerioak ere jokatzen dau, eta bermeotarren atezainaren interbentzio bikain batzuen ondoren, hiru puntuak bereganatu ebezan etxekoek, atea hutsean mantenduz.Eutsi Bermio.

0
0
0
s2smodern

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

 

 

 

      

 

 

Erregional Lehenengo Maila
Montefuerte 2:0 Bermeo B
Kadetea Bigarren Maila
Kadete B 3:0 Gorbeiako
Kadetea Bigarren Maila
Betiermu 2:1 Kadete C
 Infantil 05- Liga B
Infantil 05C 1:2 Baskonia
Alevin 06 - Liga A
Alevin 06B 0:2 Urdaneta