BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Hurrengo Partidua

Oraindik ez dago partidurik !!!

Basconia-ren kontra atzo atsaldien lortutako garaipenari esker (2-1), Bermeo Jubenil A-k meritu propioz lortu du igoera txartela Ohorezko mailara, beste partidu edo emaitzen zain egon behar izanik gabe.

Talde bermeotarrak bere esku zuen partidu hasieratik helburua lortzea, puntu bat ziurtatzea besterik ez zuen eta horretarako prest azaldu da taldea lehen minututik. Lehenengo zatian Basconia aurreratu da (20. min) baie atsedena baino lehen (43. min) lortu du berdinketa eta lehen poza Martin Lasa-k eskuratutako golari esker.

Bigarren zatia hasita jokoan nagusi ziren bermeotarrak eta aukerak  etengabekoak ziren Ibon Uriarte-ren mutilentzat. Bigarren gola (65. min) korner bati  esker heldu da, Ivan Balboa-k errematatu du bigarren zuitoinean. Partidua 2-1 emaitzagaz bukatu da eta jokalariek zelaian eta aldageletan ospatu dute igoera.

Jubenil A taldea faboritoen artean zegoen liga hasieragatik, eta goiko postuetan egon da liga guztian igoera lortzeko aukerakaz. Hiru urte egon da taldea lehentasun mailan 2014/2015 Ohorezko kategoriatik jaitsi geroztik, eta hiruretan igotzeko aukerakaz. Aurten azkenean bai lordu da merezitako igoera.

Oraindik 4 jardunaldi geratzen dira eta helburua liga Txapelketa da. Zorionak !!

 

 

0
0
0
s2smodern

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

 

 

 

      

 

 

Erregional Lehenengo Maila
Montefuerte 2:0 Bermeo B
Kadetea Bigarren Maila
Kadete B 3:0 Gorbeiako
Kadetea Bigarren Maila
Betiermu 2:1 Kadete C
 Infantil 05- Liga B
Infantil 05C 1:2 Baskonia
Alevin 06 - Liga A
Alevin 06B 0:2 Urdaneta