BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Taldeak



Bermeo Kluba 1950. urtean sortu zen, eta hasiera-hasieratik izan du bermeotarren babesa. Taldearen historia 1926 eta 1936 arteko hamarkadan hasi zen. Sasoi hartan udalerrian “Lagun Etxea” izeneko futbol-talde bat zegoen, eta talde horrek Bizkaiko Erregional C Ligan jokatu zuen.

Futbol partidak, taldearen izen berbera zuen futbol-zelaian jokatzen ziren. Handik denbora gutxira klubak futbol zelaia galdu zuen, eta gero taldea bera ere desagertu egin zen.

Hala ere, 1950 eko uztailaren 1ean Bermeo Kluba sortu zen. Ez zeukatenez beraien futbol-zelairik, laguntza eskatu zioten Gernika Klubari, baina ez ziren ados jarri. “Mungia Kirol Kluba”rekin, ordea, ados jarri ziren eta, harrezkero, “Basozabal” zelaian jokatu zuten.


1951ko martxoaren 25ean inauguratu zen “Itxas gane” futbol-zelaia, eta izen hori itsasotik gertu dagoen tontor batean dagoelako hartu zuen. Inaugurazioko partida Bermeo Klubak, eta Derioko Solokoetxe Kirol Klubak jokatu zuten. Partida hartako ohorezko sakea Andone Erauzkin andreak egin zuen, Gabilondo jauna zenaren emazteak.

Hauek izan ziren lehenengo Zuzendaritza batzordeko kideak: Pedro Fernandez Arrien jauna, presidentea, eta Pedro Garai, Jose Ansoleaga, Daniel Ariztimuño, Ciriaco Gervasio, Guillermo Elgezabal, Mamerto Luzarraga, Manuel Fernandez, Juan Mendizabal, Ramon Uriarte, Jesus Azkunaga eta Felix Martinez jaunak. Azkeneko hori, halaber, taldeko kapitaina ere bazen.


Zamudio Kirol Elkarteak, Mungia Kirol Klubak eta Bermeo Klubak borroka latza izan zuten lehen postua eskuratzeko. Azkenean Zamudio Kirol Elkartea izan zen multzoko irabazlea.


1951-1952 denboraldian Bigarren Erregionaleko txapelduna izan zen, eta hurrengo urtean Bizkaia Kopa lortu zuen.
1954-55 denboraldian txapelduna izan zen berriz, kasu hartan estatuko kategorian, eta bigarren postuko txapeldun ere izan zen.

 

1990, 1991 eta 1992. urteetan Hirugarren Mailan zegoen dagoeneko, eta zortzi ekipo zituen: 2 senior, gazteen mailako bi, kimu 1 eta emakumezkoen 1. 

 


1993. urtean Bigarren Mailara igo zen.
Nabarmena den legez, historian lortutako emaitzak arretaz eta objektibotasunez aztertuz gero, arrakasta asko lortu ditu, eta ez gure mugen barruan soilik, baita kanpoan ere.

Nazioarteko partidetan ere parte hartu du Klubak, besteak beste, hauen kontra: Nüremberg-eko Germania Kirol Elkartea, Bordeleko Pont de Lu Maye Racing Kluba (1955- 1956 denboraldian biak), eta Nürembergeko Furh-en kontra (1962an). Kirol esatarien goraipamenak jaso zituen partida horietan.

2000 Urtean hirugarren maillara jaitsi zen eta 2004 urtean erregionalera berriro, ohorezko maillan jolastu dau Bermeoko taldeak 2005 tik 2012 rarte.

2011-2012 Denboraldia bigarren amaitu ta gero hirugarren mailara igo da talde Bermeotarra,  Lemoa taldea desagertutakoaren ordez.

Bermeo Futbol Taldearen harrobiak lehenengo maillarako emon dituen jokalarien artean onexek dagoz:

  • Antonio Karmona (Deportivo Alaves)
  • Endika Bordas (Athletic Club)
  • Javi Tarantino (Athletic Club)
  • Aitor Ramos (Athletic Club)

Denboraldiak bigarren B maillan: 7

Denboraldiak hirugarren maillan: 12

Sailkapenarik onena: 2 garren (Bigarren B maillan 98-99 denboraldian)

 

Armarri Ofiziala

"Urdin koloreko" atzealdearen gainean ihes egin nahian dagoen balea bat, lau arrantzale atzetik dituela eta batelaren aurreko aldean arpoia duen marinela dagoela. Goiburutzat, uri izendatu zuen Lope Diaz II.a Harokoaren familiako sinbolo diren bi otso, eta erdian bizardun buru bat. Armarrian goiko aldean: "Bermeo" eta beheko aldean: "Club"

 

 

 

 

Partekatu mezu hau

Submit to DeliciousSubmit to DiggSubmit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn