BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Berriak

Taldeak



Iraia Iturregik, Athletic-eko jokalari ohiak eta egun emakumezkoen taldeko prestatzaile fisikoak;Ainhoa Azurmendik kirol aholkulariak eta EHUko irakasleak; eta Iñaki Alonso Pauldarrak-eko emakumezkoen entrenatzailea ,“Berdintasuna kirolean” hitzaldia eskainiko dutemartxoaren 23an, barikuan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, arratsaldeko 19:00etan.

Hitzaldia Bermeoko Futbol taldeak eta Bermeoko Udalak elkarlanean antolatu dute eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren  inguruan antolatutako ekimenen barne dago. 

Hitzaldian Ainhoa Azurmendik emakumeek kirol munduan aritzeko dituzten zailtasunak azalduko ditu eta hainbat aholku praktiko emango ditu kirol talde eta klubek emakumeen parte hartzea bermatzeko eta handitzeko. 

Iraia Iturregi eta Iñaki Alonso-k emakumeak futbolean duten presentziaz arituko dira, eta, besteak beste, kirol horretan aurkitzen dituzten trabak eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak azalduko dituzte. 

Gaur egun gero eta emakume gehiagok egiten dute kirola, baina horrek ez du esan nahi gizonen antzeko irisgarritasun-baldintzak, kirola egiteko eta egiten jarraitzeko motibazioa, gogobetetasuna eta pizgarriak dituztenik.

Horretaz guztiaz hitz egingo da ‘Berdintasuna kirolean’ hitzaldi interesgarrian. Hortaz, Bermeoko Futbol taldeak eta Bermeoko Udalak herritar guztiak hitzaldi honetara gonbidatu dituzte, “oso interesgarria izango delako”. Sarrera dohainik da. 

0
0
0
s2smodern