BERMEO FUTBOL TALDEA

1950 urtean sortua

Proiektu honen helburua Bermeoko umeek udako oporraldiaren hasieran kirolaren bitartez egun polit batzuk igarotzea da. Kirolaz aparte, udaleku honetan ingelesari ere garrantzi handia eman nahi diogu, monitore batekin goizetan eta jokoen bitartez landuz. Aldaketak kontuan izan barik udaleku honetan bultzatu nahi ditugun ekintzak honako hauek dira: Futbola, saskibaloia, eskubaloia (konpetizioak eta entrenamendu saioak), heziki jolasa, papiroflexia, psikomotrizitate saioak, hondartzako jokoak, menditik irteerak, ingelesa, dantza ( dantza mota guztiak landu),abentura(piraguak,eskalada…),eguneko ibilaldiak bermiotik kanpo eta bukatzeko tanda bakoitzean egun bat igaro nahi dugu akanpada eginez bermeoko futbol zelaian gau hortan ekintza desberdinak burutuz.

 2. FIlosofia

Udaleku honen KIROL ARLOAren helburu nagusia, kirol jarduera bultzatzea da, Bermeoko kirol taldeak urtean zehar eskaintzen duen moduan. Hartara, herriko edo zonaldeko umeek, kirolean arituz, giza prestakuntza osoagoa lor dezaten.

Gure asmoa da udaleku hauetan parte hartuko duten monitoreek kualifikazio maila egokia izatea, lehenik eta behin magisteritza diplomatura edukitzea eta honetaz gain ,euskera eta ingeles maila altuan erabiltzea.

Kontutan izanik gure kokapen geografikoa udaleku hauen helburua euskera lantzea eta indartzea izango da eta gaur egun heziketan ingelesak daukan garrantzia kontutan izanik merezi duen lekua izatea.

2.1  Filosofiaren ardatza

Batetik, kirolean aritu nahi duten ikasle guztien eskaerari erantzutea,urtean zehar

Bermeoko kirol taldeak eskaintzen dituen baliabideen bidez; betiere, inor baztertu gabe kirol horretan aritu nahia eta goi-mailakoa ez delako.

Bestetik, udaleku honek Bermeoko herriak duen moduan, helburu du, eskaintzen dituen kirol jarduera guztietan euskararen erabilera sustatzea eta ingelesa indartzea da.

3. Helburuak

            3.1 Udalekuko barneko helburuak (orokorrak) ondorengoak dira:

- Neska-mutilak heztea.

- Neska-mutilak ondo pasatzea.

- Neska-mutilek kirol bat ikastea.

- Neska-mutilak fisikoki ondo egotea.

- Aurreko lau helburu horiek giro euskaldun batean aurrera

eramatea.

“Monitoreen helburua ikasleek kirolarekin egun ahastezin batzuk pasatzea da”.

            3.2 Ez dituen helburuak:

- Kirol izarrak sortzea.

- Irabaztea ahal den moduan.

Hau guztiaz gain, kirol onurak kontuan izaten dira, ondorengoak alegia.

4. Kirolaren onurak

Jende askok kirola, dibertigarria izateagatik, ona dela esango du.

Honako hau egia da, baina umeek, honetaz gain, beste etekin

espezifiko batzuk lor ditzakete edozein kirol praktikatuz. Hiru onura

mota desberdin daude:

            4.1 Onura Sozialak:

- Lagunak egitea.

- Talde baten barnean lan egiten ikastea.

- Kooperatzen, elkar banatzen eta kideak laguntzen eta

animatzen ikasi.

- Arrakastak eta porrotak aztertzen ikasi.

- Helburuak finkatzen, erronkei aurre egiten eta oztopoak

gainditzen ikasi.

- Bakoitzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.

- Tenperamentua eta emozioak kontrolatzen ikasi.

            4.2 Onura Fisikoak:

- Osasuna eta egoera fisikoa hobetu.

- Trebetasunak garatu eta hobetu.

- Koordinazioa hobetu.

- Kirola praktikatzeko trebetasun berriak ikasi.

            4.3 Onura psikologikoak eta moralak:

- Berekiko konfiantza garatu.

- Arauak betetzearen garrantzia ikasi.

- Garbi jokatzen eta erabaki moral edo etikoak egiten ikasi.

- Besteak eta iritziak errespetatzen ikasi.

- Dilemak edo gatazkak konpontzen ikasi.


 

5. Ordutegia

Egutegiaren aldetik helburua izango litzateke udaleku hau bi txandatan banatzea, txanda biak 10 egunekoak:

-         Lehenengo txanda: Ekainak 21 (aurkezpena),25,26,27, 28, 30 eta Uztailak 1,2,3,4

-         Bigarren txanda: Uztailak 7,8,9,10,11,14,15,16,17,18.

Eguneko ordutegia goizeko 10etatik arratsaldeko 18:00etara izango zan eta helburua ikasleak bertan Futbol zelaiko jatetxean bazkaltzea eta azkaltzea izango litzateke.

Eguna horrela egongo da banatuta:

Goizeko 10etan udalekura sartzean harrera bat egingo dugu eta eguerdi parterarte bi aktibitate landuko ditugu. 13—15tara jateko eta aisialdiko denbora egongo da eta arratsaldean beste bi aktibitate izango ditugu. Eguna bukatzeko 17 30 etan dutxatzeko aukera izango dute eta azkaria jan ondoren 18 00tan kirol eguna amaitutzat emango dugu. Honetaz aparte, gurasoei aukera eman nahi diegu udaleku egun guztietan, goizeko 9tatik 10etara, errefortzu lanak ikasleek egin ditzaten.

 

Harremana:

Alberto: 680320196

Jabi Olaeta: 627184355

Txapor: 615727904

   

 

 

Instagram Facebook page Flickr Bermeo FT Follow me Subscribe by E-Mail

Babesleak