bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Joana, Bermeotik lezamara iluzioagaz

Joana, Bermeotik lezamara iluzioagaz

Joana, Bermeotik lezamara iluzioagaz

By Admin.

8 urte zituenetik iazko denboraldira arte Bermeo Futbol Taldean aritu da Joana Gonzalez Jodar Athelticeko jokalaria. Bermeotar gaztetxoak ilusioz bizi du futbola, eta bere amets nagusietako bat lehen taldean jokatzea dela…

More...
El rey del empate

El rey del empate

Bermeo 0-0 Somorrostro

By Admin.

Mereció la victoria, una vez más, el Bermeo y no pudo pasar del empate. Se repite la historia, una vez más. Peor fue su salida anterior a Deusto, donde cayó en…

More...
Derrota in-extremis

Derrota in-extremis

Deusto 2-1 Bermeo

By Admin.

Se disputó en Etxezuri un duelo crucial la tarde del sábado. El Deusto y el Bermeo se enfrentaron para evitar el descenso a final de temporada y los dos equipos…

More...
Sahararen aldeko XV. Euskal Karabana, "Piztu itxaropena"

Sahararen aldeko XV. Euskal Karabana, "Piztu itxaropena"

Besalde

By Admin.

Bermeo Futbol Taldeak bere instalazioetan egon diran "galdutako arropak" BESALDE elkartearen esku utzi ditu (Bermeo Sahararen alde).

More...
Otro empate que sabe a poco

Otro empate que sabe a poco

Bermeo 1-1 Lagun Onak

By Admin.

Regresaba el fútbol a Itxasgane tras dos salidas en las que los Txos solo pudieron cosechar un punto a pesar de merecerse algunos más, pero los colegiados siempre penalizan al…

More...
Klubeko bufandak salgai

Klubeko bufandak salgai

Bufandak Salgai

By Admin.

Bermeo Futbol Taldeak, bufandak jarri ditu salgai 00 €tan. Klubeko bulegoetan daude eskuragarri.

More...
Klubeko aterkiak salgai

Klubeko aterkiak salgai

Klubeko aterkiak salgai

By Admin.

Bermeo Futbol Taldeak, aterkiak jarri ditu salgai 20 €tan. Klubeko bulegoetan daude eskuragarri.

More...
Itxasgane-ko partiduak telebistan

Itxasgane-ko partiduak telebistan

Footters.com

By Admin.

Denboraldi honetan, Bermeo-ren partiduak FOOTTERS orrialdean ikusiko dira.

More...
Klubeko kamisetak salgai

Klubeko kamisetak salgai

Kamisetak

By Admin.

Bermeo Futbol Taldeak klubeko kamisetak salgai jarri ditu 28€ tan. Kamiseta nahi duen guztiek talla probatzera pasatu beharko dira klubeko bulegoetatik.

More...
Reglamento Interno

Reglamento Interno

Reglamento Interno

By Admin.

El Bermeo Futbol Taldea ha aprobado un Reglamento de Régimen Interno con el objeto de regular el funcionamiento del Club, dentro del marco constituido por la Legislación deportiva vigente....  

More...

Taldeak

 

 

 

   

 

 

 

Instagram

Azken Partidua
Venue: Itxas Gane Datum Og, 18. Api. 2019 Beginn 12:00
Bermeo F.T.
Bermeo
3:3 San Pedro S.D.
S. Pedro
Hurrengo Partidua
Venue: Gazituaga Datum Lr, 27. Api. 2019 Beginn 17:30
Zamudio S.D
Zamudio
-:- Bermeo F.T.
Bermeo

BERMEO FUTBOL TALDEA

ARAU OROKORRAK

Bermeo Futbol Taldeko Zuzendaritza taldeak “Arau orokorrak” agiri honen bidez, gure taldeko partaide garen guztiok izan behar dugun jokabideen berri eman nahi dugu. Jakin badakigu askok horrela jokatzen dugula gure egunerokotasunean, baina zoritxarrez badaude jokabide ez hain zuzenak dituztenak ere eta horregatik pentsatu dugu gure taldeari dagozkion arlo guztiei zuzendutako arauok prestatu eta banatzea.

“Arau orokor” hauek gure taldea osatzen dugun guztiontzako izatea nahiko genuke (jokalari, entrenatzaile, langile, Zuzendaritza taldeko kide eta gurasoentzat) eta guztion artean hobekuntzarik balego, arauotan txertatzea eta horrela gero eta jokabide garbiagoa izatea, bai etxean eta baita kanpoko zelaietan ere. Eta bide batez Bermeo Futbol Taldea, Bai Itxas Ganen eta baita  jokatzen duen zelai guztietan ere, joko eta portaera garbiaren eredu izatea. Hori guztion artean lortu behar dugu!

JOKALARIAK

Bermeo Futbol Taldeko kidea izan nahi baduzu honako arau hauek bete beharko dituzu:

 

Jokabide orokorrak:

  1. Zeure taldeko zein beste taldeko lagun, entrenatzaile eta arbitroa errespetatu.
  2. Jokatzean, jokoa amaituta edo partiduren bat ikustean, ez izan jarrera txarrik (berba txarrik, esaterako irainak edo ainenak, gustu txarreko txantxak...) eta taldekideak animatu.
  3. Itxas Ganeko langile guztiak errespetuz hartu, bai futbol taldekoak eta baita tabernakoak ere. Baita jokatzera zoazen beste zelaietakoak ere eta autobusetakoak ere.
  4. Etxeko eta kanpoko material eta instalazioak ondo erabili.
  5. Garbitasun eta elikatze ohiturak onak zaindu.
  6. Entrenamendu eta lehiaketetara sasoiz heldu.
  7. Kirola egiteko behar diren moduko arropak erabili.  
  8. Kirola arretaz egin, zeure buruak, taldekideek eta beste taldekoek lesiorik ez izateko.
  9. Partidu eta entrenamenduetara telefono mugikorrik edo baliozko gauzarik ez ekarri. Entrenamenduak edo/eta partiduak dauden bitartean gauza horiek lapurtu edo galduko balira, Bermeo Futbol Taldea ez da horren arduradun izango.
  10. Zeure buruaren garbitasuna zaindu.

Erabat debekatuta dago partidua Itxas Ganetik kanpo ikustea, zehatzago esateko Haurreskolatik.

Entrenamenduan: 

  1. Eguraldia den modukoa izanda ere, entrenamenduetara etorri. Ezinbesteko arrazoiak egongo balira entrenatzaileari jakinarazi aurretiaz (entrenatzaileak erabakiko du entrenamenduren bat bertan behera geratzea eta berak jakinaraziko du).
  2. Futbol zelaira aurretiaz heldu, entrenamendua orduan hasi ahal izateko.
  3. Modu egokian jantzita etorri.
  4. Aldagelak eta kirol materiala errespetatu.
  5. Aldagelan kirola egiteko jantzita egon eta entrenatzaileak horrela esaten duenean denak batera atera zelaira entrenatzera.
  6. Entrenatzaile eta lagunekin modu egokian jokatu.
  7. Teknikarien esana egin.
  8. Entrenamenduan erabilitako kirol materiala batzen lagundu.
  9. Entrenamendua amaitu eta gero dutxatu.
  10. Dutxatzean ez alperrik galdu urik.

Partiduetan:

  1. Partidu batera ezin bazara joan, aurretiaz jakinarazi entrenatzaileari.
  2. Behar den aurretiaz gosaldu edo bazkaldu.
  3. Deialdia egin den ordurako sasoiz heldu.
  4. Jokatzeko Bermeo Futbol Taldeko arropa ofizialarekin (txandala, …) behar den moduan jantzita etorri.
  5. Jokatzeko ez ekarri eraztunik, erlojurik, belarrikorik, katerik...
  6. Etxeko zein kanpoko instalazioak errespetatu.
  7. Entrenatzaileak hartzen duen erabaki teknikoak onartu.
  8. Beste taldeko lagunekin eta arbitroarekin errespetu osoz aritu. Ez ibili arbitroari protestaka.
  9. Partida amaitu eta gero beste taldekoei bostekoa eman.
  10. Partidua amaitu eta gero dutxatu eta aldagela behar den moduan batuta utzi.
  11. Deitzen dizutenean goragoko edo beheragoko mailan dagoen taldearekin jokatu.

ENTRENATZAILEAK

Bermeo Futbol Taldeko entrenatzaileak honako lan, ardura eta eskubideak izango dituzte:

  1. Kirol arloan irakaskuntza lanak egingo dituzte eta agiri honetako kirol eta hezkuntza helburuak lortzeko lan egingo dute.
  2. Jokalarienganako begirunea eta heziera ona edukiko dute eta euren buruenganako ere gauza bera eskatuko dute; hau guztia arauak betez eta betearaziz egingo dute.
  3. Partiduetan eta entrenamenduetan ereduzko jokaera edukiko dute, eta euren jokaera arbitroekin liskarrak eta protestak izatetik urrunduko dira.
  4. Deialdiak egiteko eta lehiaketa eta entrenamenduetan jokalariek jokatu behar duten denbora erabakitzeko arduradun nagusiak dira. (Betiere metodologian adierazitako jarraibideekin bat etorrita).
  5. Jokalari bakoitzaren jokabidearen, bertaratzeen, lesioen eta jokatzen duen denboraren jarraipena egingo du. Koordinatzaileari emango dio honen berri hilero eta denboraldia amaitzen denean jokalari bakoitzaren txosten osoa egingo du.
  6. Entrenamendu eta hitzorduetara sasoiz heldu beharko dira eta ezinbesteko arrazoiren bat egongo balitz, taldeko koordinatzaileari jakinarazi beharko dio.  
  7. Entrenamenduak aurretiaz prestatuko dituzte.
  8. Entrenatzailearen ardura izango da entrenamenduetan erabilitako material guztia zaintzea, bueltatzea eta behar den tokian ondo antolatuta gordetzea.
  9. Entrenamendua amaitzean aldagela eta dutxetan gauza guztiak behar diren moduan egotea zainduko du.

DELEGATUAK

Taldeetako delegatuak, jokalarien guraso edo/eta boluntarioak izanda, honako lan, ardura eta eskubideak izango dituzte:

  1. Jokalariak zainduko ditu eta behar dutenetan lagundu.
  2. Guraso eta entrenatzaile-koordinatzailearen arteko bitartekari lana egingo du.
  3. Beste taldekoei beti izango die errespetua eta jokalarientzako eredua izango dira.
  4. Etxeko zein kanpoko instalazioak modu egokian erabiltzen direla zainduko du.
  5. Arbitroari fitxak modu egokian erakutsiko dizkio eta arbitroaren erabakiei errespeturik handiena erakutsiko dio, kexatu barik.
  6. Partiduetako aktak sinatuta eta gainbegiratuta hartuko ditu eta partiduan nabarmentzeko ezer egon bada koordinatzaileari jakinaraziko dio.

GURASOENTZAKO AHOLKUAK

Jokalarien guraso eta familiartekoen jarrera normalean ona eta sarritan txalogarria izaten bada ere, gure taldearen izena zikinduko duten pertsona helduen arteko istiluak edo/eta egoera deserosoak alde batera uzteko, gurasoei honako hauek jakinarazi nahi zaie:

  1. Gurasoak inoiz ez zaie Bermeo Futbol Taldeko langile eta boluntarioei errespeturik gabe zuzenduko (entrenatzaile, koordinatzaile, Zuzendaritza taldeko kideak…), ezta jokalariei ere, edozelako gaiak aurpegiratzeko edo aholkatzeko.
  2. Arlo teknikoaren ardura dutenak entrenatzaileak dira eta jokalariek jokatu beharreko minutuak entrenamenduetan egindako lanaren eta izandako jokaeraren arabera banatuko dituzte, beti ere euren iritziaren arabera eta Bermeo Futbol Taldean markatutako metodologiaren arabera. Gurasoak ez dira entrenatzaileen erabakietan eta erabilitako irizpideetan sartuko.
  3. Gurasorik ezin izango da sartu aldageletara edo jokalari, entrenatzaile edo/eta arbitroentzako den lekuetan, ez lehiaketa dagoen bitartean ezta entrenamenduetan ere. Jokalariei zerbait esan edo adierazteko entrenatzailea edo taldeko delegatua egongo da eta bere lana izango da hori.
  4. Gurasorik ezin izango da sartu zelaian entrenamenduak dauden bitartean, behintzat horretarako baimenik ez badio ematen entrenatzaileak. Partiduen inola ere ezin izango da sartu.
  5. Gurasoak partiduetan animatzen daudenean jokalarientzako eredugarriak izan behar dira.
  6. Gurasoek seme-alabei dagozkien kuota sasoiz ordaindu beharko dituzte.
  7. Gurasoek modu onean adierazi beharko diete dituzten kexak taldeko koordinatzaileari, honek kexa aztertuko du eta beharrezkoa balitz irtenbiderik egokiena bilatuko dio. Gertatutakoa oso larria izango balitz, idatzizko erreklamazio formala egiteko eskatzen da.
  8. Guraso guztiek bete beharko dute araudi hau osotasunean eta zatiz zati, eta euren seme-alabek ere betearaz dezaten lortu beharko dute.
  9. Mesedez eskatzen dugu beste taldekoekin edo arbitroarekin edozelako jarrera mespretxagarri edo zakarrik ez izatea, neska mutilentzako eredu izan behar baitugu helduok. Gogoratu:

Zer ikusi, ha ikasi!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Harrobia | Talde Federatuak

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

Hirugarren Maila
Sodupe 3:1 Bermeo
Erregional Lehenengo Maila
Ermua 1:0 Bermeo B
Jubenil Ohorezko Maila
Urdaneta 4:1 Jubenil A
Jubenil Bigarren Maila
Jubenil B 1:1 Ezkurdi
Kadetea Lehentasun Maila
Moraza 1:1 Kadete A
Kadetea Bigarren Maila
Elorrio 0:3 Kadete B
Kadetea Bigarren Maila
Betiermu 1:0 Kadete C
Infantil 05 - Liga R
Mungia 2:3 Infantil 05A
Infantil 05 - Liga B
Infantil 05B 3:1 Plentzia
Infantil 06 - Liga R
Arratia 1:3 Infantil 06A
 Infantil 06- Liga B
Berango -:- Infantil 06B
Alevin 07 - Liga R 
Arratia 2:4 Alevin 07A
Alevin 08 - Liga A
Romo 1:4 Alevin 08A
Alevin 08 - Liga B
Ibarsusi 6:5  Alevin 08B
Benjamin 09 - Liga A
Gaztelueta -:- Benjamin 09A
Benjamin 09 - Liga B
Benjamin 09B 3:2 Larramendi
Benjamin 10 - Liga D
Benjamin 10B 11:1 Mungia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Twitter