bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Taldeak

Menu Nagusia

 

 

 

 

   

 

 

 

Zapatuan taktikoki ondo landutako talde baten bisita jaso eban Bermeok. Oso argi azaldu eben zein ideiakin plantatuko ziran Pentako zelai mugatuan, eta atzekaldea eta erdialdea babestuz, itxaroten pasau ebezan lehen minutuak.

Bermeo B 1-1 Amorebieta B

Bermeok ez eban lortzen baloia bajatzea, bere kalterako, eta partida hartu-emon korapilotsu baten bihurtu zan. "Txo"-ek zelai zabaltzea lortu ebenean, baloiari jariotasuna emotea lortu eben, eta horreetan etorri ziran lehen aukerak.

Momenturik gozoenean, barriz, errealitatera buelta, eta atentzio gabezi batek, "urdiñak" aurretik jartzera eroan eban. Haserako minutu nahasi batzuen ostean, bermiotarrek partidari buelta emoteko lanari ekin eutseen, baloia barriro mugituz, eta arerioarengan desorekak sortuz.


Beste falta batek ordea, ekarri eban bardinketa markagailura, ahaleginak sarituz, merezitako saria gainera...
Ordutik aurrera, nahi eta ezin, bide ezbardinak jorratuz, baina etekinik barik, epaileak amaiera txistukatu arte.


Taldeak bigarrenez puntuak lortu dauz, aldeko gol tarteak positiboan darraiela, eta atzetik joan ostean gai izan da egoerari aurre egiteko. Hobetu beharra dagoela argi dago, baina egindakoa balioetsi behar jako taldeari, osoari. Ekin!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s