bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Taldeak

Menu Nagusia

 

 

 

 

   

 

 

 

Ez eutson atara etekinik gure taldeak domeka euritsu eta hotzari Zornotzara bisitan. Norgehiagoka elkarrekiko errespetuarekin hasi zan; bermeotarrak baloiaren jabetza  lortzen saiatzen, eta zornotzarrak bilduta baloi luzeren bat aprobetxatzeko asmoagaz. Ez batzuk ez besteek ez eben proposatutako helburua lortu. Bermeotarrek ez ebezan jokaldiak amaitzen eta urdiñek kostakoen defentsaren kontra egiten eban talka, jokaldi laburregiak sortuz, geldiune askogaz . Horreetan iraun eban partidak bigarren zatiak be, bermeotarrak 3/4 enetan itota, eta zornotzarrak berdinean.


Epaileak bizpahiru akziotan asmatu ez izanak, berneotarrak partidatik ataratera eroan eban, eta halako egoera baten, urdiñek arreta desegoki bat aprobetxatu eben lepoa hartu eta bat eta hutsekokoa markagailuan jartzeko.
Kostakoek ez eben lortu kolpe horreri aurre egiteko, eta amaierakoarekin agur esan eutseen hiru puntuei.
Aurrera begiratzea besterik ez jaku geratzen, hots, etxean kanpoan lortu ez doguna lortzea. Eutsi Bermio

0
0
0
s2smodern
powered by social2s