bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Taldeak

Menu Nagusia

 

 

 

   

 

 

 

Urte hasiera garratza izan dau Bermeo B-k, estreinatu barri dogun 2018 honetan. Astrabudua eukon arerio, taldeko ekiporik onenetarikoa, eta zoritxarrez, klasifikazioan emoten dan aldea, zelaian ere isladatu zan.

Astrabuduako 4-1 Bermeo B

Bermeo hasieratik deseroso sentitu zan , eta laster aurreratu ziran  markagailuan.Bermeotarrek ez zuten beste batzutan izandako bapateko eraldaketarik, eta jokoan pittin bat hobetuta ere, ez eben lortu arerioa kokiltzea.Hiru goleko abantailarekin joan ziran taldeak atsedenera.


Bueltan, bilbotarrek lerroak estutu ebezan, eta Bermeok baloiaren jabetza lortu eban,markagailuan gol on batez hurbilduz, halan eta ere, kontra baten lau eta batekoa ipini eben etxekoek, kostaldekoak etsipenean murgilduz. Lanean jarraitzea besterik ez da geratzen Bermeon, Mungiara urteera gatxa prestatzeko. Eutsi, Bermeo!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s