bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Taldeak

Menu Nagusia

 

 

 

   

 

 

 

Aukera bikaina itzi eban pasatzen Bermeok urrezko hiru puntu lortzeko. Jokoa ta aukerak bermeotarrek ipini ebezan, baina etekin aldetik, onartu beharra dago gernikarrak izan zirela sari handiena lortu ebenak.

Bermeo B 2-2 Gernika Sporting

Partida ederto hasi zan gorritxoentzat, zelaiaren okupazioan nagusi ziralarik.Gernikarrak defentsan atonduta itxaroten eben, euren zelaitik urtetako aukera gitxi eukiezela. Area ertzean lortutako falta baten ondorioz lortu eben forudunek aurreratzea, bermeotarren lerroetan dudak eraginez, eta horretan heldu zan atsedenaldia.

 

Bigarren zatian  tinko ekin eutsen bermiotarrek partidari buelta emoteko, eta baita lortu ere, hegalaetaz baliatuz arerioaren atea birritan zulatuz. Baina aurtengo istorioari jarraituz, ez eutson etxeko taldeari poztasunak, eskeini eban aukera bakarrean, bigarren jokaldi baten ondorioz bardinketa lortu baieban Sporting-ek, binakoa jarriz markagailuan.

Txalotzekoa etxekoen lana eta jardun ona, eta puntuak gehitzen jarraituz sendotzen jarraitzeko aukera.Eutsi Regi!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s