bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Taldeak

Menu Nagusia

 

 

 

 

   

 

 

 

Gaurkoan Pentan arratsalde tristea jasan dogu bertara hurbildutakoak. Iaz maila gorengo baten egoan talde bat etorren Bermeora, eta kalitate horren adibidea isladatu da.

Partida nahiko nahastuta hasi da, baloia lurrera bajatzea lortu dan arte, era horren ondorioz, Bermeotarrek aukera solteren bat sortzea lortu dabe. Hala ere, joko aldaketa baten ondorioz, Durangaldearrak aurreratu dira bigarren zutoinean baloia sareetara bialduz.


Abadiñotarren intentziñoak oso argi ikusten ziran, baina planteamenduak ezagututa ere, txo-ak ez dira gai izan egoera zuzentzeko, eta akats kate baten ondorioz, bigarrena jaso dau gure taldeak.
Ordutik eta aurrera, Bermeotarrek aukera bakanen baten jabe izan arren, eta jokoan hobekuntza nabarmena izan arren, ez da nahikoa izan partiduaren emaitza itxuraldatzeko, gainera tartea haundituz joan da.


Ez dago Abadiño zoriontzea besterik geratzen, eta gureek egindako esfortzua aintzat hartuz, garaipenaren bidea berreskuratzeko ahaleginean jardutea..Eutsi !

0
0
0
s2smodern
powered by social2s