bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Taldeak

Menu Nagusia

 

 

 

 

   

 

 

 

Zapatuen Etxebarriren zelai barria estreinatzen eban Bermeo B-k, aurreko astean galtzetik etorren Etxebarriren aurka.


Hasieratik intentsitate handiarekin urten ziran kostaldekoak, presio eta jokoan etenbarik nagusitasuna erakutsiz, eta konbinaketa bikain baten ondorioz, markagailuan aurreratzea lortu eben urdaibaitarrek, helburuaren zati garrantzitsu bat lortuz.

Baina bardinean ekin beharrean, lerroak atzeratu ebazan, arerioari baloia erreztuz, eta hau gertatzean, Etxebarrik bere lerroak aurreratu eta presio egoki baten ondorioz, bermiotarren akatsa eragin eta bardintzea lortu eben.

Aldagelatik bueltan, Bermeo behin eta barriro saiatu zan zelaia zabalduz, lehen atalean lortutako joko jariotasuna lortzen. Nekea ere eragiten hasi zan jokakarien artean, halan eta ere, freskagarri giza urten ziren jokalariek aurrekoen inplikazio eta intentsitate bardina mantenduz,eta guztiarekin erasoan bolkatuz,  partidaren amaieran, korner baten bigarren jokaldi baten lortu eben garaitzea, baloia sareetara eroanez eta hiru puntuak Bermeora ekarriz.

Esan geinke pasadan asteko partidan, bihotzarekin aritzeak ukatu eutsona, aste hontan bereganatu egin dauela Bermeok. Batazbesteko ederrarekin aurkezten da Bermeo, eguen goizean Urbieta liderraren aurka indarrak neurtzeko. Talde bikaina eta oso landua izanik, "txo"ek euren esku dagozan tresna guztiak jarri beharko dabeez jokoan, laugarren partida bat puntuak lortzen jarraitzeko. Eutsi!

0
0
0
s2smodern
powered by social2s